Escuchar

Itxaropena

Nor gara

Irabazteko asmorik gabeko erakunde bat gara, onura publikokotzat deklaratua, eta ikusmen- urritasuna duten Arabako pertsonak familian, gizartean, eskolan eta lanean sar daitezen sustatzea du helburu, horretarako behar diren zerbitzuak eta jarduerak eskainiz eta kudeatuz.

Araban erreferente izan nahi dugu, % 33tik gorako ikusmen-urritasuna duten pertsona guztiek beren premiak ase eta autonomia garatu ahal izan dezaten, haien ongizatea eta bizi-kalitatea sustatzeko.

Intereseko datuak

+45

urte
sortu zenetik

+300

pertsona
bazkide

+35

pertsona
boluntario

+35

bazkideentzako
hitzarmenak

+45

urte sortu zenetik

+300

bazkideak

+35

boluntarioak

+35

bazkideentzako hitzarmenak

Historia

Itxaropena elkartea 1981ean sortu zuen guraso-talde batek, ikusmen-arazo larriak zituzten beren seme-alaba adingabeek ONCEk Madrilen, Alacanten edo Valentzian zituen ikastetxe espezifikoetara joan behar ez izateko; izan ere, horrek familia-deserrotzea zekarren, urtean bitan ikusten baino ez baitzituzten ikusten. Helburu hori buruan, ikasgeletan hezkuntza-laguntza emateko behar ziren baliabideak mobilizatu zituzten eskolatze inklusiboa sustatzeko, Itxaropenean sortu eta gaur egun Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen duena.

AINTZATESPENAK

Erakundea sortzea

1981 urtean sortuz geroztik jardunean dago

Onura publikoa

Onura publikokotzat deklaratutako erakundea da

IRABAZTEKO ASMORIK GABE

Irabazteko asmorik gabeko eta gizarte-intereseko erakundea

MEZENASGO

Lehentasunezko mezenasgo-jardueratzat aitortutako erakundea

INKLUSIORAKO BALIABIDE ZENTROAK

Eusko Jaurlaritzaren Gizarteratzeko Baliabide Zentroak (IBZ) sortzen aitzindaria, ikusmen-urritasuna duten ikasleentzat.

logotipo itxaropena
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.