Eskerrik asko ikusmen-desgaitasuna duten pertsonekin duzun konpromisoagatik. Boluntariotza balio handia da ITXAROPENArentzat, eta ezinbesteko baliabidea da elkartearen zerbitzuak eta jarduerak gauzatu ahal izateko.
Boluntarioek gure elkartearekin lankidetzan aritzeko hainbat jarduera eskaintzen ditugu. Aisia-, kirol-, hedapen- eta sentsibilizazio-jarduerak dira.
Zer behar duzu boluntario izateko?
Denbora librea eta zerbait desberdina egiteko gogoa izatea.
18 urte izatea edo adingabea izatea, bere ordezkaritza legalaren baimena dutelarik.
Lagundu nahi baduzu, idatzi iezaguzu konpromisorik gabe eta informatuko zaitugu.