Zerbitzuak
JARDUERAK:
AISIA, KIROLA, KULTURA, OSASUNAREN SUSTAPENA
Itxaropenak hainbat proposamen antolatzen ditu elkartekideak aktibo mantentzeko eta haien gizarteratzea, autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko. Aisia, kultura, osasuna eta kirola jorratzen ditugu.
Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien gizarteratzea, parte-hartze aktiboa eta bizi-kalitatearen hobekuntza sustatzeko proiektuak eta jarduerak planifikatzen eta garatzen ditugu.
Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien gizarteratzea, parte-hartze aktiboa eta bizi-kalitatearen hobekuntza sustatzeko proiektuak eta jarduerak planifikatzen eta garatzen ditugu.
AISIA ETA KULTURA
Aisialdiaren eta kulturaren arloan, txangoak, baratzeko jarduerak, bisita kulturalak, antzerki-emanaldietara eta kontzertuetara joatea, irakurketa-klubaren topaketak eta kulturarako sarbidea eta parte-hartze komunitarioa errazten duten beste ekitaldi batzuk antolatzen dira.
OSASUNA ETA KIROLA
Osasunaren eta kirolaren esparruan, Itxaropenak egoera fisikoari, autonomiari eta ongizate emozionalari eustera bideratutako jarduerak bultzatzen ditu, besteak beste, mendi-ibiliak, bizkar osasuntsuko programak, begi-gimnastika, topaketa-taldeak, tandemeko txirrindularitza, kirol anitzeko eskola eta abar.