Zerbitzuak
ENPLEGURAKO LAGUNTZA
Itxaropena ikusmen-desgaitasuna duten pertsonekin batera lan egiten duen elkartea da, gizarte-, familia-, eskola- eta lan-eremuan. Beren egunerokoan ager daitezkeen beharrak eta zailtasunak gainditzen laguntzen diegu, eta gizartea desgaitasun horren inguruan kontzientziatzen dugu.
ZERTAN DATZA ZERBITZUA??
Enplegua Laguntzeko Zerbitzuaren helburua da desgaitasuna duten pertsonak Arabako enpresetan sartzea eta laneratzea erraztea.
Bitartekaritza- eta laguntza-lana egiten da, gure kolektiboari eta desgaitasuna duen pertsona bat plantillan sartzea erabakitzen duten enpresei laguntzeko. Aemar, Arene eta Autismo Araba elkarteekin batera parte hartzen dugu.
JARRAIBIDE NAGUSIAK
1
Desgaitasuna duten pertsonentzako informazioa
- Prestakuntza eta enpleguari buruzko aholkularitza
- Laneratzeko bideak
- Enplegua bilatzeko prozesuan laguntzea
2
Enplegurako prestakuntzaren sustapena
- Dagoen prestakuntza-eskaintza ezagutzea
- Praktika profesionalak sustatzea
- Prestakuntza-prozesuaren jarraipena
3
Enpresak sentsibilizatzea eta informatzea
- Enpresekiko harremanak eta bisitak
- Lan-eskaintzen kudeaketa eta aholkularitza
- Hautaketaren, gizarteratzearen eta garapenaren jarraipena
- Lanpostuen egokitzapenari buruzko informazioa
4
Txertaketetan arrakasta izateko oinarriak
- Langileen aurrehautaketa zehatza
- Erabiltzaileen laguntza, motibazioa eta prestakuntza
- Gizarteratzearen jarraipena
- Enpresaren irudia hobetzea