Eskerrik asko ikusmen-desgaitasuna duten pertsonekin duzun konpromisoagatik. Boluntariotza balio handia da ITXAROPENArentzat, eta ezinbesteko baliabidea da elkartearen zerbitzuak eta jarduerak gauzatu ahal izateko.
Boluntarioek gure elkartearekin lankidetzan aritzeko hainbat jarduera eskaintzen ditugu. Aisialdi-, kirol-, hedapen- eta sentsibilizazio-jarduerak dira.
Zer behar duzu boluntario izateko?
Denbora librea eta berezia den zerbait egiteko gogoa izatea.
18 urte izatea edo adingabea izanez gero, legezko ordezkarien baimena izatea.
Laguntzeko gogorik baduzu, idatzi konpromisorik gabe, eta horren berri emango dizugu.